Eusko Jaurlaritzak 2022rako GAITASUN DIGITAL PROFESIONALAK programa berritzaile bat abiarazi du, Ikanos metodologia duten enpresentzat.
Ikanos ekimenak aurrera egiten du bere metodologia enpresetara hurbiltzeko bidean, «2022ko Gaitasun DIGITAL PROFESIONALAK» izeneko laguntza-programa berri bat abian jarriz. Ekonomiaren Garapen eta Jasangarritasun Sailaren laguntza-programa bat, SPRIren bidez, Euskadiko enpresetan gaitasun digitalak diagnostikatzeko eta hobetzeko ekintzak garatzeko aholkularitza espezializatua ematen duena.
Programa gauzazko laguntza da, guztiz doakoa, eta deialdi publikoan horretarako hautatutako enpresa laguntzaile eta prestakuntza berezidun talde baten bidez antolatzen da.
Deialdi publikoa, Euskadiko enpresetan lan egiten duten pertsonen gaitasun digital profesionalak garatzeko eta indartzeko diagnostikorako laguntzen programarena.
Gaitasun Digital Profesionalen Programak enpresetako plantillen konpetentzien aurrerabidean lagunduko du, profesionalek dituzten konpetentzia digitalen abiapuntuko egoeraren diagnostikoa eta lan-taldeentzako eta enpresaren lehiakortasunerako hobekuntza-plan bat eskainiz.Programa gauzazko laguntza da, guztiz doakoa, eta deialdi publikoan horretarako hautatutako enpresa laguntzaile eta prestakuntza berezidun talde baten bidez antolatzen da.
Nori zuzenduta dagoen gaitasun digital profesionalen programa:
Euskadin kokatutako enpresa guztiei, beren tamaina eta jarduera garatzen duten sektorea alde batera utzita, baldin eta beren lan-taldearen trebetasun eta gaitasun digital profesionalak hobetuz lehiakortasuna hobetu nahi badute.- Autonomoak, mikroenpresak, ETEak eta enpresa handiak sartzen dira.
- Euskadin kokatutako jarduera-zentro bat izan behar du, eta bertan garatu behar du diagnostiko- eta hobekuntza-proiektua.
- Berdin dio zein sektoretan garatzen duen enpresa-jarduera.
Enlaces:
Gaitasun Digital Profesionalen Programaren liburuxka