Orientazio Gida

Tresna hori berariaz diseinatuta dago lanbide-orientaziorako. Ikanos Orientatzeko Gidak profil digital pertsonala egiaztatzen lagundu nahi du, orientazio pertsonalizatuko lan baten lehen urrats gisa. Lan horretan, erabiltzailearekin aztertu behar da galdetegian baloratu diren gaitasunak arlo pertsonalean eta profesionalean garatu diren..

Erabiltzaileak ikanos-en autoebaluazio-probatik lortzen duen profil digitala orientatzaileak egiazta dezake, eta egiaztatu egin behar du, bai definituko den helburu-profila zehazteko, bai orientatzen ari den pertsonaren maila eta itxaropenetara egokitutako prestakuntza-ibilbidea egiteko.

Gaitasun guztiak zabaltzeko galderak ditu gidak, eta, horiei esker, orientatzaileak jakin ahal izango du zenbateko erraztasunarekin erabiltzen duen interesatua gaitasun digitalaren arlo guztietan.

Galdera horiei esker, erantzunaren trebetasuna, usadioa, ohitura-zantzuak eta gaitasun bakoitzaren praxian eskaintzen dituen aukerak baloratuko dira.