SPRI Taldeak enpresa txiki eta ertainei premiazko laguntzak eskaintzen dizkie, enpresan telelana ezartzeko
Aurrekontua 2,3 milioi eurotik gorakoa da, eta telelana bultzatzeko Industria Digitala programa aldatu du.
SPRI Taldeak, enpresa-garapenerako euskal agentziak, argitaratzen du euskal ETEei zuzendutako laguntzen programa, enpresan telelana ezartzeko. Programa hau Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila euskal enpresari COVID-19ren ondorioen aurka laguntzeko abian jartzen ari den premiazko laguntzen paketearen barruan kokatzen da. Jaurlaritzaren laguntza berezien orriaren eta SPRI Taldearen bitartez eskuratu ahal izango da.
SPRIk aldatu egin ditu Industria Digitala programako ekintza subentzionagarriak, telelana errazteko eta helburu horrekin zabalik dagoen Inplantalariak programaren ekintzak osatzeko. Ehunka euskal ETE interesaturik agertu dira Inplantalariak programan.