F2P Vitoria-Gasteiz Campusa: Free-to-Play (F2P) bideojokoen campus-azeleratzailea
F2P Vitoria-Gasteiz Campusa da munduan antolatzen den Free-to-Play (F2P) bideojokoen lehenengo campus-azeleratzailea, Eusko Jaurlaritzaren bultzadaz eta Basquegamek antolatuta Arabako Foru Aldundiaren eta hiriko udalaren laguntzarekin, eta espezializatutako mentore garrantzitsuak hartu ditu bere klaustroan, parte hartuko duten taldeei beren esperientziaren ekarpena egin diezaieten.